Covid-19 birusaren zabalkundea moteltze bidean da eskualdean, baina datuek altuak izaten jarraitzen dute: Tolosaldean 200 pertsona daude koronabirusagatik kutsatuta. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo, 102 ziren Tolosan zenbatutako kasuak eta gaur, berriz, Covid-19 probetan positibo eman duten 101 pertsonen berri eman dute. Gainerako herrietan egonkor mantendu dira datuak.
Asuncion Klinikan, berriz, 14 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta. Alde positiboari begiratuta, atzo, hiru gaixok jaso zuten alta bertan. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).
Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:
- Tolosa 101
- Amasa-Villabona 22
- Ibarra 20
- Irura 15
- Anoeta 13
- Zizurkil 5
- Asteasu 4
- Altzo 3
- Bidania-Goiatz 3
- Aduna 2
- Alegia 2
- Alkiza 2
- Amezketa 2
- Albiztur 1
- Belauntza 1
- Berastegi 1
- Hernialde 1
- Leaburu-Txarama 1
- Lizartza 1