Koronabirusa

Bi kasu gehiago, biak Tolosan

Ataria 2020ko apirilaren 15a

Egunero egin moduan, atzo 20:00etan zenbatutako datuak zabaldu ditu eguerdian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Eskualdeak, 200 kasuren langa igaro du, datuen arabera, 201 baitira kutsatu diren herritarrak; azken egunetan ez bezala, igoera txiki bat izan da.

Covid-19 birusaren zabalkundea moteltze bidean zela nabari zitekeen eskualdean, bi egunez, kutsatuen kopurua ez zelako hazi. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, azken 24 orduetan bi kasu gehiago antzeman dira, biak ere Tolosan. Eskualdeak, hortaz, 200 kasu positiboen langa gainditu du, eta dagoeneko 201 dira koronabirusagatik kutsatuta dauden herritarrak.

Asuncion Klinikan, berriz, atzoko zifra berdinak mantentzen dira, 14 gaixo daudelako solairuetan ospitaleratuta. Alde positiboari begiratuta, atzo, gaixo batek jaso zuen alta bertan. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ospitaleko ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 102
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 20
  • Irura 15
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 5
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Albiztur 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!