Koronabirusa

Bigarren egunez jarraian, ez da positibo kasu berririk zenbatu

Ataria 2020ko apirilaren 14a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo 20:00etan zenbatutako datuak zabaldu ditu gaur, eta horien arabera, 199 dira eskualdean kutsatu diren herritarrak; bigarren egunez jarraian ez da positibo kasu berririk izan eskualdean.

Covid-19 birusaren zabalkundea moteltze bidean dela nabari daiteke gaur Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera. Izan ere, kutsatuen kopurua ez da hazi eskualdean azken 48 orduetan. Datu horien arabera, 199 dira kutsatuta dauden Tolosaldeko herritarrak, azken bi egunetako adina.

Asuncion klinikari dagokionez 14 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo baino bi gutxiago; izan ere, atzo bi gaixok jaso zuten alta. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 100
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 20
  • Irura 15
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 5
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Albiztur 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!