Koronabirusa

Ez da kutsatu berririk zenbatu Tolosaldean

Ataria 2020ko apirilaren 13a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo 20:00etan zenbatutako datuak zabaldu ditu gaur, eta horien arabera, 199 dira eskualdean kutsatu diren herritarrak; Osasun larrialdia ezarri zenetik, lehen aldia da kopuruak gora egiten ez duela.

Covid-19 birusaren zabalkundea moteldu egin da azken egunetan eta gaur Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera, kutsatuen kopurua ez da eskualdean hazi, azken 24 orduetan. Datu horien arabera, 199 dira kutsatuta dauden Tolosaldeko herritarrak, bezperan adina.

Asuncion klinikari dagokionez 16 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo baino bat gutxiago; izan ere, atzo gaitxo batek jaso zuten alta. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 100
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 20
  • Irura 15
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 5
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Albiztur 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!