Koronabirusa

Tolosako eta Ibarrako elkarteen esker on eta animo mezua

Ataria 2020ko apirilaren 13a

Tolosa eta Ibarrako 29 elkartek egin dute bat ekimenarekin eta egunotan lanean ari direnei eskerrak emateaz gainera, haur guztiak zoriondu dituzte agertzen ari diren jarreragatik.

COVID-19ak eragin duen egoera berri honetan, eta kultura, aisia, gastronomia edo kirol alorretan Tolosan burutzen diren ekintza askoren bultzatzaile diren aldetik, Tolosako eta Ibarrako hainbat elkartek "esker on handia" helarazi nahi izan diete osasun arloan, merkataritzan, garraioan,  adinekoen zaintzan eta gure komunitatearen ongizatearen alde lan egiten duten ezagun edota ezezagun horiei guztiei.

Era berean Tolosako haur guztiak ere zoriondu nahi izan dituzte bideo baten bitartez, "une honetan erakusten ari diren jarreragatik eta konpromiso garrantzitsuagatik".

Honako elkarteek egin dute bat ekimenarekin: Aiz-Orratz, Alur Txiki, Arsenal, Aurrera, Batasuna, Berazubi, Casino, Emendek, Ero Etxe, Gure Kaiola, Gure Txokoa, Ibarrako kirol elkartea, Itun Txulo, Izaskun, Kabi Alai, Kabila, La Jara, Laiotz, Lizardi, Oargi, Ortzadar, San Blas, San Esteban, Sendi Ekintza, Sukalde, Tolosano, Txinparta, Urdina Txiki eta Xepla.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!