Koronabirusa

Positibo kasu bat gehiago Tolosaldean

Ataria 2020ko apirilaren 12a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo 20:00etan zenbatutako datuak zabaldu ditu gaur, eta horien arabera, 199 dira eskualdean kutsatu diren herritarrak; atzo baino bat gehiago. Adunan izan da.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopurua gutxika, baina gora doa. Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera, 199 dira kutsatuta dauden Tolosaldeko herritarrak, atzo baino bat gehiago; Adunan gehitu da kasu berri hori. Eskualdeko gainerako herrietako kutsatu kopuruari dagokionez, atzoko datu berdinak eman dituzte.

Asuncion klinikari dagokionez, 17 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo baino bi gutxiago; izan ere, atzo bi gaixotuk jaso zuten alta. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

  • Tolosa 100
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 20
  • Irura 15
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 5
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 2
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Amezketa 2
  • Albiztur 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!