Koronabirusa

Hiru kasu gehiago, hirurak Tolosan

Ataria 2020ko apirilaren 11

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo 20:00etan zenbatutako datuak zabaldu ditu gaur, eta horien arabera, 198 dira eskualdean kutsatu diren herritarrak; jada 100 dira koronabirusean positibo eman dutenak, Tolosan. 

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopurua 200 laguneko langara gerturatzen ari da. Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera, 198 dira kutsatuta dauden Tolosaldeko herritarrak, atzo baino hiru gehiago; Tolosan bakarrik gehitu dira kasu berriak. Eskualdeko gainerako herrietako kutsatu kopuruari dagokionez, atzoko datu berdinak eman dituzte.

Asuncion klinikari dagokionez, 19 gaixo daude solairuetan ospitaleratuta, atzo baino bat gehiago; horrez gain, bi alta ere izan dira. Osasun Sailak emandako datuen arabera, gaixo bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Hona hemen, koronabirus kasuen kopuruak, eskualdeko herri bakoitzean:

Tolosa 100
Amasa-Villabona 22
Ibarra 20
Irura 15
Anoeta 13
Zizurkil 5
Asteasu 4
Altzo 3
Bidania-Goiatz 3
Alegia 2
Amezketa 2
Alkiza 2
Aduna 1
Albiztur 1
Belauntza 1
Berastegi 1
Hernialde 1
Leaburu-Txarama 1
Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!