Koronabirusa

Bertso txapelketan parte hartzera animatu nahi du Harituzek

Ataria 2020ko apirilaren 11

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak konfinamendua arintzeko bertso txapelketa antolatu du, «egonaldia arindu eta buruari eraginarazteko».

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak Tolosaldean bizi eta 16 urte baino gehiago izatea eta konfinatuta egotea dira. Apirilaren 19a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Bertsoaren gaia, neurria eta doinua libreak izango dira eta lanak entregatzeko jarraitu beharreko pausuak honakoak dira: lehendabizi, bertsoa osatu eta norbere sare sozialetan argitaratu beharko du #harituzbertsotxapelketa traola erabiliz eta ondoren, harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko da bertso hori, norbere izen abizenak, telefono zenbakia eta herria adieraziz.

Irabazlearentzat bi sari egongo dira: bata, Harituzek argitaratuko duen koadernoaren azaleko bertsoa izatea. Bestea, Harituzeko materialaren lote oso bat. Irabazlearen izena apirilaren 25ean jakinaraziko da Harituzeko sare sozialen bitartez, eta irabazlearekin harremanetan jarriko dira. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!