Koronabirusa

Lau kasu berri Tolosaldean

Ataria 2020ko apirilaren 10a

Tolosaldeko hiru herritan gehitu dira koronabirusean positibo eman duten herritarrak. Ibarran bi kasu gehiago daude, eta Alkiza eta Amezketan kasu bana. Guztira, 195 dira kutsatu diren herritarrak. Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu. 

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gutxika bada ere gorako bidea darama. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, hiru herritan daude kasu berriak. Ibarran bi kasu gehitu dira, eta guztira 20 herritar dira kutsatuta daudenak. Beste bi kutsatuak, Alkiza eta Amezketan gehitu dira; bi herriek bina kutsatu dituzte.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 18 gaixo daude, atzoko moduan. Osasun Sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

 

Tolosa 97
Amasa-Villabona 22
Ibarra 20
Irura 15
Anoeta 13
Zizurkil 5
Asteasu 4
Altzo 3
Bidania-Goiatz 3
Alegia 2
Amezketa 2
Alkiza 2
Aduna 1
Albiztur 1
Belauntza 1
Berastegi 1
Hernialde 1
Leaburu-Txarama 1
Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!