Koronabirusa

Sega ere bertan behera

Ataria 2020ko apirilaren 10a

Maiatzaren 30ean hastekoa zen Euskal Herriko Sega Liga bertan behera uztea erabaki du Almitza sega elkarteak.

Nafarroako Basaburua bailaran hastekoa zen Euskal Herriko Sega Liga, eta egoeraren ziurgabetasuna kontuan hartuta, Almitza elkarteak bertan behera uzteko erabakia hartu du. Hori bai, elkartetik adierazi dutenez, "egoerak onartuko balu" ez dute baztertzen urtea aurrera doan heinean "bestelako ekitaldirik" antolatzea.

Bestalde, elkartetik azaldu dutenez, nazioarte mailako sega txapelketetan ere eragina izaten ari da osasun krisia. Hala, Almitza elkartetik  baieztatu dute uztailean Eslobenian jokatzekoa zen Munduko Sega Txapelketa ez dela jokatuko. "Beraz, gure nazioarteko hurrengo erronka nagusia, 2021 urtean Eslobenian izango den Europako Txapelketa izango da", esan dute.

Lehia momentuz etenda dagoen arren, lanean jarraitzeko konpromiso irmoa du Almitza elkarteak: "Zailtasunak zailtasun, ziur izan gure jardunean sendo jarraituko dugula, sega babestu, sustatu eta hedatzeko ahaleginean".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!