Koronabirusa

Orotara bi positibo gehiago eskualdean

Ataria 2020ko apirilaren 9a

Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu. Amezketa gehitu da eskualdeko herrien zerrendara, positibo batekin, eta Abaltzisketa kendu dute bertatik. Guztira, 191 dira kutsatu diren herritarrak eskualdean. Lau herritan positibo bana gehitu da, eta Hernialden bi positibo izatetik batera jaitsi dute zerrenda ofizialean.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, baina azken egunetan gertatu den moduan, igoera baxua izan da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, lau herritan positibo bana igo da: Amezketa (hau zerrendan sartu da lehen aldiz), Irura, Anoeta eta Zizurkil. Bitxiena da zerrenda ofizial horretan Hernialdek 2 positibo izatetik bat izatera pasatu dela, eta Abaltzisketak positibo bat izatetik ez izatera pasa dela. Guztira, beraz, bi positibo gehiago batu dira eskualdean, aurreko eguneko datuekin alderatuta. Bestalde, Tolosaldeko hemeretzi herritan izan dira positibo kasuak.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 18 gaixo daude eta atzo hiru alta eman zituzten. Osasun Sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

 

 

  • Tolosa 97
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 18
  • Irura 15
  • Anoeta 13
  • Zizurkil 5
  • Asteasu 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alegia 2
  • Aduna 1
  • Albiztur 1
  • Alkiza 1
  • Amezketa 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Hernialde 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!