Koronabirusa

Gutxika, baina gora: positibo bat gehiago eskualdean

Ataria 2020ko apirilaren 8a

Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu. Albiztur gehitu da eskualdeko herrien zerrendara, positibo batekin. Guztira, 189 dira kutsatu diren herritarrak eskualdean.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, baina azken egunetan ikus daiteke kopuru baxuagoetan ari dela gora egiten. Azken hiru egunetan lau kasu gehiago zenbatu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, positibo kasu bakarra gehitu da zerrendara atzotik hona; Albizturren izan da. Horrela, eskualdeko 19 herritan daude positibo kasuak. Guztira, beraz, 189 dira kutsatuta dauden herritarrak.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 18 gaixo daude; atzo lau alta eman zituzten. Osasun Sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 97
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 18
  • Irura 14
  • Anoeta 12
  • Asteasu 4
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alegia 2
  • Hernialde 2
  • Abaltzisketa 1
  • Aduna 1
  • Albiztur 1
  • Alkiza 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!