Koronabirusa

Bi positibo gehiago Tolosaldean

Ataria 2020ko apirilaren 7a

Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu. Abaltzisketa gehitu da eskualdeko herrien zerrendera, positibo batekin. Beste kasua Tolosan izan da.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, baina azken bi egunetako datuei erreparatuta barealdia ikus daiteke. Atzo kasu bakarra batu zen zerrendera, eta gaur bi izan dira; Abaltzisketan bat, eta Tolosan bestea. Horrela, eskualdeko 18 herritan daude positibo kasuak. Guztira, beraz, 188 dira kutsatuta dauden herritarrak, beti ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 22 gaixo daude; atzoko kopuru bera. Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 97
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 18
  • Irura 14
  • Anoeta 12
  • Asteasu 4
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alegia 2
  • Hernialde 2
  • Abaltzisketa 1
  • Aduna 1
  • Alkiza 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Grafikoak eta informazio gehiago Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!