Koronabirusa

'Ez zaude bakarrik' kanpaina abiarazi dute

Ataria 2020ko apirilaren 7a

Tolosaldeko Asanblada Feministak Ez zaude bakarrik kanpaina abiaraztea erabaki du, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei babesa eta laguntza emateko. 

Tolosaldeko Asanblada Feminista kezkatuta dago konfinamendu egoeran indarkeria matxista jasaten duten emakumeek bizi duten egoerarekin. Hori dela eta Ez zaude bakarrik kanpaina abiarazi dute. "Konfinamendu egoerak are gehiago larritu du eraso matxistak jasaten dituzten emakumeen egoera, eta Ez zaude bakarrik kanpaina abiaraztea erabaki dugu, haiei babesa azaltzeko eta laguntza telefonoa zabaltzeko", esan dute. 

Horiek horrela, herritarrei eskatu diete Ez zaude bakarrik leloa idatzi dezatela paper edo oihal morretan, eta leiho eta buzoietan jarri dezatela. Era berean, whatsapp perfilean jartzeko eskatu dute ere. "Zaindu dezagun elkar! Indarkeria matxistari ez!", gaineratu dute. Gogoratu dute indarkeria jasaten ari diren emakumeek 900 84 01 11 telefonora deitu dezaketela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!