Koronabirusa

11 positibo gehiago eskualdean, horietatik 8 Tolosan

Ataria 2020ko apirilaren 5a

Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu. Ez da herri berririk gehitu zerrendara, beraz, eskualdeko 17 herritan daude positiboak.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, azken bi egunetan baino igoera handiagorekin, 11 positibo berri zenbatu direlako. Guztira, beraz, 185 dira kutsatuta dauden herritarrak, beti ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera. Positibo berrietan, 8 dira Tolosan zenbatutakoak, 2 Anoetan eta bat Iruran.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 24 gaixo daude; atzo baino lau gutxiago. Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Atzoko egunez zazpi alta egon ziren.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 95
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 18
  • Irura 14
  • Anoeta 12
  • Asteasu 4
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alegia 2
  • Hernialde 2
  • Aduna 1
  • Alkiza 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Grafikoak eta informazio gehiago Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!