Koronabirusa

Bost positibo gehiago eskualdeko zerrendan

Ataria 2020ko apirilaren 4a

Eusko Jaurlaritzak atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu. Eskualdeko 17 herritan daude positiboak.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, atzo bezala 5 positibo berrirekin. Guztira, beraz, 174 dira kutsatuta dauden herritarrak, beti ere Eusko Jaurlaritzaren arabera.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 28 gaixo daude; atzo baino bat gutxiago. Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Atzoko egunez ez zen altarik egon.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 87
  • Amasa-Villabona 22
  • Ibarra 18
  • Irura 13
  • Anoeta 10
  • Asteasu 4
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alegia 2
  • Hernialde 2
  • Aduna 1
  • Alkiza 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Grafikoak eta informazio gehiago Berria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!