Koronabirusa

Habiren eta Aitor Irulegiren arteko lankidetza, 'Hitzak' kantuaren bideokliperako

Ataria 2020ko apirilaren 3a

Habi taldeko kideak ez dira etxean geldirik egotekoak. Loratu diskoko 'Hitzak' kanturako bideoklipa sortu dute Alkizako Aitor Irulegi artistarekin. Hark egindako marrazkiekin animazioak sortuz eman diote forma bideoari.

Jon Ander Artola eta Yerai Gascon euren konfinamendutik kolaborazion sortutako bideo berezi bat prestatzen aritu dira azken aste hauetan. "Egoera berri honetan euskal kulturak sekulako kolpea jasan duela nabaria da. Hala ere, honek formatu konbentzionaletatik atera eta eraberritzera ekarri gaitu. Euskal kultura bizirik dagoela argi dago", esan dute taldeko kideek.
 
Hitzak kantuaren bideoklipa dagoeneko ikusi daiteke. Aitor Irulegi artistak egindako marrazkiak mugimenduan jarri eta irudi horien animazioarekin osatu dute hemen ikusi daiteken bideoa.
 
Ataria irratian lankidetza honen inguruan elkarrizketa eskaini dute Jon Ander Gasconek eta Aitor Irulegik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!