Ipuinak ez dira geldituko

Saioa Aizpurua: 'Igelaren koadrila'

Tolosaldeko Ataria 2020ko api. 12a, 08:00

Ahoz-aho, ipuinak ez dira geldituko kanpainako 53. bideoa.

Aurtengo Ahoz-aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren egitarau osoa bertan behera gelditu da. Horregatik, jaialdi horren antolatzaileek, Ahoz-aho, ipuinak ez dira geldituko kanpaina martxan jarri dute. Euskal Ahozko Narratzaile ugarik hartuko dute parte eta gurean, euskarazko ipuinak ikusteko aukera izango da.

"Umeak ez badira eskolara joaten, ipuinak iritsiko dira beraien etxeetara. Helduek ez badute etxetik atera behar, ipuinekin bidaiatuko dute".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!