Ipuinak ez dira geldituko

Vanessa Gonzalez: 'Eta txano gorri hori'

Ataria 2020ko apirilaren 5a

Ahoz-aho, ipuinak ez dira geldituko kanpainako 42. bideoa.

Aurtengo Ahoz-aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren egitarau osoa bertan behera gelditu da. Horregatik, jaialdi horren antolatzaileek, Ahoz-aho, ipuinak ez dira geldituko kanpaina martxan jarri dute. Euskal Ahozko Narratzaile ugarik hartuko dute parte eta gurean, euskarazko ipuinak ikusteko aukera izango da.

"Umeak ez badira eskolara joaten, ipuinak iritsiko dira beraien etxeetara. Helduek ez badute etxetik atera behar, ipuinekin bidaiatuko dute".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!