Koronabirusa

Bost positibo eta herri bat gehiago zerrendan

Ataria 2020ko apirilaren 3a

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Lizartzan positibo bat zenbatu dute. Ondorioz, eskualdeko 28 herrietatik 17tan daude COVID 19-a duten herritarrak.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, oraingoan 5 positibo gehiago agertu dira Osasun Sailaren datuetan. Guztira, beraz, 169 dira kutsatuta dauden herritarrak, beti ere, Eusko Jaurlaritzaren zenbakien arabera.

Lizartza eskualdeko herrien zerrendara elkartu da. Ondorioz, 28tik 17 herritan daude COVID-19an positibo eman duten herritarrak.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 28 gaixo daude; atzo baino lau gutxiago. Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Atzoko egunean zortzi alta eman zituzten.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 84
  • Amasa-Villabona 20
  • Ibarra 17
  • Irura 13
  • Anoeta 10
  • Asteasu 4
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Hernialde 2
  • Aduna 1
  • Belauntza 1
  • Berastegi 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Lizartza 1

Grafikoak eta informazio gehiago Berria.eus webgunean.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!