Koronabirusa

Azken egunetako igoera handiena, 11 kasu berrirekin

Ataria 2020ko apirilaren 2a

Belauntzarekin 16 dira positiboak dituzten eskualdeko herriak. Datuak atzo 20:00ak artekoak direla azaldu du Osasun Sailak.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, oraingoan kolpetik 11 positibo gehiago agertu dira Osasun Sailaren datuetan. Guztira, beraz, 164 dira kutsatuta dauden herritarrak, beti ere, Eusko Jaurlaritzaren zenbakien arabera.

Belauntza eskualdeko herrien zerrendara elkartu da. Ondorioz, 28tik 16 herritan daude COVID-19an positibo eman duten herritarrak.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 32 gaixo daude; atzo baino bost gehiago.  Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Atzoko egunean hiru alta eman zituzten, eta ZIU-ko alta bat.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 83
  • Amasa-Villabona 20
  • Ibarra 17
  • Irura 13
  • Anoeta 8
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Asteasu 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alegia 2
  • Alkiza 2
  • Hernialde 2
  • Aduna 1
  • Belauntza 1
  • Leaburu-Txarama 1
  • Berastegi 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!