2020ko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetan izena emateko epea luzatu da

Ataria 2020ko apirilaren 2a

Covid-19ak ekarri duen isolamendu egoeraren ondorioz, Foru Aldundiak apirilaren 17ra bitarte luzatu du bi kanpainetan izena emateko epea. Aurten aurrez aurre egiteko zerbitzurik ez da eskainiko, eta online egin beharko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen dituen Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetarako izen emate epea apirilaren 17ra arte luzatu da. Covid-19ak ekarri duen isolamendu egoeraren ondorioz, izena emateko modua ere aldatu egingo da aurten, eta online egin beharko da, Foru Aldundiko webgunea erabiliz.

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150 plaza eskainiko ditu Udalekuak kanpainan, iaz baino 80 gehiago. Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke, eta taldeka, gehienez ere, 3 pertsonako taldeak izan daitezke. Uztailaren 1etik 29ra bitarte izango dira udalekuak, biak barne.

Interesa dutenek, eskuragarri dituzte 2020 Udalekuak egitasmoan izena emateko esteka eta udalekuei buruzko informazio gehiago. Izen emate prozesuan sor daitezkeen arazoen arretarako, berriz, 943 44 59 80 telefonoa ahalbidetu du Aldundiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!