Iaztik 105 langabe gehiago daude eskualdean

Tolosaldeko Ataria 2020ko api. 2a, 11:45

2019ko martxoan 2.029 langabe zeuden eskualdean, eta Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako azken dauten arabera, pasa berri den hilabetean 2.134 langabe zenbatu zituzten, %9,27a, beraz. 

Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak eman ditu martxoari dagozkion langabezia datuak, eta iazko martxoarekin alderatuz gero, 105 langabe gehiago daude Tolosaldean. Orain 2.134 langabe daude (%9,27) eta iazko martxoan 2.029 (%8,81). 

Datuak herri herri begiratuta badira aldaketarik jasan ez duten herriak; Hernialde, Alkiza eta Orendain. Eta langabe gutxiago dituztenak ere badaude; Belauntza, Elduain, Ibarra, Ikaztegiea, Abaltzisketa, Altzo, Amezketa eta Lizartza. 

Euskal Herri osoari dagokionez, batez bestean %9tik gora handitu da langabezia Hego Euskal Herrian. Nafarroako datua nabarmentzeka da: %9,96 handitu da herrialdean, eta, ondorioz, 3.600 langabe gehiago daude.

Tolosaldeko datuak, herriz herri 

  • Abaltzisketa: 5 langabe (%3,31), 2019ko martxoan baino lau gutxiago
  • Aduna: 8 langabe (%3,25), 2019ko martxoan baino bost gehiago. 
  • Albiztur: 5 langabe, (%3,33), 2019ko martxoan baino bat gehiago. 
  • Alegia: 96 langabe (%11,64), 2019ko martxoan baino sei gehiago. 
  • Alkiza: 9 langabe (%4, 84), 2019ko martxoko datu bera.
  • Altzo: 11 langabe (%6,59), 2019ko martxoan baino bi gutxiago. 
  • Amasa-Villabona: 321 langabe (%11,56), 2019ko martxoan baino 45 gehiago.
  • Amezketa: 42 langabe (%9,25), 2019ko martxoan baino lau gutxiago.
  • Anoeta: 98 langabe (%9,71), 2019ko martxoan baino bat gehiago. 
  • Asteasu: 45 langabe (%5,82), 2019ko martxoan baino lau gehiago. 
  • Baliarrain: 3 langabe (%3,85), 2019ko martxoan baino bat gehiago.
  • Belauntza: 5 langabe (%3,68), 2019ko martxoan baino hiru gutxiago. 
  • Berastegi: 30 langabe (%5,79), 2019ko martxoan baino bat gehiago.
  • Berrobi: 26 langabe (%8,72), 2019ko martxoan baino bi gehiago.
  • Bidania-Goiatz: 22 langabe (%8,12), 2019ko martxoan baino bi gehiago. 
  • Elduain: 3 langabe (%2,54), 2019ko martxoan baino bost gutxiago.
  • Gaztelu: 6 langabe (%7,14), 2019ko martxoan baino lau gehiago.
  • Hernialde: 10 langabe (%6,02), 2019ko martxoko datu bera.
  • Ibarra: 199 langabe (%9,82), 2019ko martxoan baino 17 gutxiago.
  • Ikaztegieta: 22 langabe (%9,40), 2019ko martxoan baino bost gutxiago.
  • Irura: 65 langabe (%7,17), 2019ko martxoan baino zazpi gutxiago.
  • Larraul: 14 langabe (%10,77), 2019ko martxoan baino lau gehiago.
  • Leaburu-Txarama: 22 langabe (%13,41), 2019ko martxoan baino bost gehiago.
  • Lizartza: 19 langabe (%5,79), 2019ko martxoan baio lau gutxiago.
  • Orendain: 2 langabe (%2), 2019ko martxoko datu bera.
  • Orexa: 3 langabe (%5,36), 2019ko martxoan baino bi gehiago. 
  • Tolosa: 890 langabe (%9,63), 2019ko martxoan baino 41 gehiago.
  • Zizurkil: 153 langabe (%10,65), 2019ko martxoan baino 32 gehiago. 
  • Tolosaldea: 2.134 langabe (%9,27), 2019ko martxoan baino 105 gehiago. 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!