Koronabirusa

Pilotariei aldi baterako enplegu erregulazio txostena aplikatuko die bi enpresa nagusiek

Ataria 2020ko apirilaren 1a

Jokin Altuna, Iñaki Artola, Erik Jaka, Jon Ander Peña, Jon Erasun, Xabi Tolosa eta Beñat Urretabizkaiari eragiten die Baikok eta Aspek hartu duten erabakiak.

Bizi duten egoeraren aurrean, aldi baterako enplegu erregulazio txostena (ERTE) martxan jartzea erabaki dute Baikok eta Aspek. Neurriak pilotariei, teknikoei eta enpresako administrariei eragiten diela azaldu dute. Erabakia bertan behera noiz geratuko den ere azaldu dute, hau da, berriro lanera itzultzeko aukera dutenean. Langile kaltetuak egoeraren berri dutela jakinarazi dute enpresek, eta izan duten ulermena eskertu nahi izan diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!