Koronabirusa

Tolosa, Amasa-Villabona, Irura eta Berastegin positibo bana

Ataria 2020ko api. 1a, 13:13

Lau kasu berri gehitu dira atzotik zerrendara. Tolosa, Amasa-Villabona eta Iruran pertsona bana kutsatu da, eta Berastegin agertu da lehen positiboa. Eskualdean, guztira, 153 herritarrek eman dute koronabirusean positibo, atzo iluntzeko 20:00etako datuen arabera.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du poliki bada ere. Aste honetako datuek 12 positibo berri zenbatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako informazioaren arabera, 153 dira koronabirusa duten Tolosaldeko herritarrak, horietatik gehienak, 81, Tolosan daude.

Herrien kasuan, Berastegi da gaur zerrendara batu dena, eta 28tik 15 herritan daude kutsatutako pertsonak.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 27 gaixo daude; atzo baino bat gutxiago.  Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Atzoko egunean sei alta eman zituzten, eta ZIU-ko alta bat.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 81
  • Ibarra 16
  • Amasa-Villabona 16
  • Irura 13
  • Anoeta 8
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alkiza 2
  • Asteasu 2
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Leaburu 1
  • Hernialde 1
  • Berastegi 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!