Koronabirusa

Bost kasu gehiago antzeman dira Tolosaldean

Ataria 2020ko martxoaren 31

Guztira, 149 herritarrek eman dute positibo eskualdean. Atzo iluntzeko 20:00etako datuen arabera, kasu berri bana daude Tolosan, Anoetan, Alkizan eta Asteasun eta lehen positiboa antzeman dute Hernialden.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du, baina aurreko astean baina abiadura motelagoan. Hiru kasu berri zenbatu ziren herenegun eta beste bost gehitu zitzaizkion zerrendari atzo. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako informazioaren arabera, 149 dira koronabirusa duten Tolosaldeko herritarrak, horietatik gehienak, 80, Tolosan daude.

Atzoko datuekin alderatuta, Tolosa, Anoeta, Alkiza eta Asteasun kasu bana gehiago zenbatu dituzte, eta Hernialden ere atzeman dute koronabirusagatik gaixo dagoen lehen herritarra.

Asuncion klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 28 gaixo daude; atzo baino bost gehiago.  Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean). Atzoko egunean zehar ez zuten altarik eman Asuncion klinikan.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 80
  • Ibarra 16
  • Amasa-Villabona 15
  • Irura 12
  • Anoeta 8
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Alkiza 2
  • Asteasu 2
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Leaburu 1
  • Hernialde 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!