Koronabirusa

Orain arteko positiboen gorakada baxuena, 3 kasu gehiagorekin

Ataria 2020ko martxoaren 30a

Guztira, 144 herritarrek eman dute positibo eskualdean. Atzo iluntzeko 20:00etako datuen arabera, Iruran eta Amasa-Villabonan herritar bana gehiago daude koronabirusarekin; hirugarren kasua Leaburukoa da.

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak, 24 orduren buruan orain arte izandako positiboen gorakada baxuena errepikatu du. Martxoaren 21etik 22ra ere hiru kasu gehiago izan ziren. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako informazioaren arabera, 144 dira koronabirusa duten Tolosaldeko herritarrak, horietatik ia erdia Tolosan dago.

Atzoko datuekin alderatuta, Iruran eta Amasa-Villabonan kasu bana gehiago zenbatu dituzte, eta Leaburun ere atzeman dute koronabirusagatik gaixo dagoen lehen herritarra.

Asuncion Klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 23 gaixo daude; atzo baino bat gehiago. 13 alta eman dituzte, horietako bi ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) zeuden.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 79
  • Ibarra 16
  • Amasa-Villabona 15
  • Irura 12
  • Anoeta 7
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Alkiza 1
  • Asteasu 1
  • Leaburu 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!