Gaur eta bihar alerta horia elurragatik

Ataria 2020ko martxoaren 30a

Euskalmet-etetik negu beteko eguraldia iragarri dute. Atzo 01:00 inguruan hasi zen elurra eskualdeko herririk garaienetan. Giro hotza eta elur-kota 300-500 m artean mantenduko da.

Zaparradak botako ditu, eta ugariagoak eta mardulagoak izango dira ipar partean eta bereziki goizean; baliteke trumoi-ekaitzak jo eta txingorra botatzea. Ipar/ipar-ekialdeko haize fina. Tenperatura maximoak 3-7 ºC-tan ibiliko dira.

 

Elurrak utzi dituen irudiak Tolosaldean:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!