Koronabirusa

Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak zabalduko dira, gaur hasita, egunero, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2020ko martxoaren 30a

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez. 

Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.

* Honako hedabideek zabalduko dituzte bideoak: Aiaraldea gaur, Aikor, Aiurri, Alea, Anboto, Antxeta irratia, Argia, Ataria, Barren, Berria, Eta kitto, Gaztezulo, Geuria, Goiena, Goierri irrati telebista, Goierriko Hitza, Guaixe, Gure irratia, Hamaika telebista, Hiruka, Irulegiko irratia, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Naiz, Noaua, Pil-pilean, Ttap, Ttipi-ttapa, Txintxarri, Urola Kostako Hitza, Xiberoko Botza, eta Zientzia.eus.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!