Koronabirusa

Koronabirus kasuek gora egiten jarraitzen dute eskualdean, 12 kasu gehiagorekin

Ataria 2020ko martxoaren 29a

COVID 19aren positiboek goraka jarraitzen dute. Atzo, eskualdean azken astean neurtu den igoerarik txikiena zenbatu arren (egun bakarrean 6 kasu), azken 24 orduetan bikoiztu egin da zifra hori. Gaur eguerdian zabaldu dituzten datuak atzo 20:00etakoak dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik zabaldutako datuen arabera, Tolosan 7 kasu gehitu dira egun bakarrean. Ibarran ere gorakada nabarmena izan dute koronabirus kasuek; 5 gehiago zenbatu dituzte. Eskualdean 141 kasu agertzen dira atzo iluntzeko kontaketan, bezperan baino 12 gehiago.

Asuncion Klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 22 gaixo daude; atzoko datuekin alderatuta, zortzi gehiago. 13 alta eman dituzte, horietako bi ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) zeuden.

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:

  • Tolosa 79
  • Ibarra 16
  • Amasa-Villabona 14
  • Irura 11
  • Anoeta 7
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Alkiza 1
  • Asteasu 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!