Koronabirusa

Azken asteko positibo kopururik baxuena zenbatu dute Tolosaldean, 6 kasu gehiagorekin

Ataria 2020ko martxoaren 28a

COVID 19aren positiboek goraka jarraitzen duten arren, azken astean neurtu den igoerarik txikiena zenbatu dute Tolosaldean: egun bakarrean 6 kasu gehitu dira. Gaur eguerdian zabaldu dituzten datuak atzo 20:00etakoak dira.

Eusko Jaurlaritzatik zabaldutako datuen arabera, Tolosan 2 kasu gehitu dira egun bakarrean. Eskualdean 129 kasu agertzen dira atzo iluntzeko kontaketan, bezperan baino 6 gehiago.

Asuncion Klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 14 gaixo daude, atzo baino bat gehiago. 10 alta eman dituzte, horietako bi ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) zeuden. 

  • Tolosa 72
  • Amasa-Villabona 14
  • Ibarra 11
  • Irura 11
  • Anoeta 7
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 3
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Alkiza 1
  • Asteasu 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!