Koronabirusa

18 kasu gehiago eskualdean, horietatik 14 Tolosan

Ataria 2020ko martxoaren 27a

COVID 19aren positiboek goraka jarraitzen dute Tolosaldean. Amasa-Villabona bigarren kopuru altuenarekin kokatu da, Tolosaren atzetik.

Eusko Jaurlaritzatik zabaldutako datuen arabera, Tolosan 14 kasu gehitu dira egun bakarrean. Eskualdean 123 kasu agertzen dira atzo iluntzeko kontaketan, bezperan baino 18 gehiago.

Asuncion Klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 13 gaixo daude, atzo baino bi gehiago. Zorzi alta eman dituzte, horietako bi ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) zeuden. 

  • Tolosa 70
  • Amasa-Villabona 13
  • Ibarra 11
  • Irura 10
  • Anoeta 6
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 2
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Alkiza 1
  • Asteasu 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!