Koronabirusa

ETE eta autonomoei laguntzeko neurriak

Ataria 2020ko martxoaren 27a

Lehiberri zentroan eskatu daiteke informazio gehiago.

Tolosaldea Garatzen-Lehiberri zentroak enpresa txiki eta ertanei zein autonomoei laguntzeko dauden baliabideen berri eman du. 

Covid-19ak lan merkatuan eragin dituen arazoak medio, Tolosaldea Garatzen-Lehiberri zentroak autonomoek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskura dituzten neurrien berri eman du. Izan ere, ETE eta autonomoek Covid-19 Mailegua eskatu dezakete.

Mailegu horren interes tasa Euribor + %0-koa da; ETEen kasuan 50.000 eurotik 1.000.000 eurora bitartekoa izan daiteke eta autonomoen kasuan 5.000 eurotik 50.ooo eurora bitartekoa; bost urteko epea izango du eta urtebeteko karentzia; urteko komisioa %0,375ekoa izango da eta irekiera komisioa %0,25ekoa; eta harpidetzari dagokionez partizipazio sozialerako %2koa izango da.

Informazio eskatzeko lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943  65 45 01 telefono zenbakira deitu. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!