Koronabirusa

100eko langa gainditu dute eskualdeko positiboek, orain arteko igoera handienarekin

Ataria 2020ko martxoaren 26a

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, COVID 19-arekin egun bakarrean 24 kasu gehitu dira Tolosaldean. Gaur eguerdian zabaldu dituzten datuak atzo 20:00etakoak dira.

Eusko Jaurlaritzatik zabaldutako datuen arabera, Tolosan 12 kasu gehitu dira egun bakarrean. Horrez gain, Amasa-Villabonan, Ibarran, Anoetan eta Zizurkilen ere igoerak izan dira. Eskualdean guztira 105 positibo daudela diote datu horiek.

Asuncion Klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 11 pertsona daude, atzo baino bat gehiago. Sei alta eman dituzte, horietako bi ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) zeuden. 

  • Tolosa 56
  • Ibarra 1o
  • Irura 10
  • Amasa-Villabona 10
  • Anoeta 6
  • Zizurkil 4
  • Altzo 3
  • Bidania-Goiatz 2
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Alkiza 1
  • Asteasu 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!