Joan den astean elkartasun eta altruismo adibide baten konplize izan zirela diote klinikatik: "Norbaitek, modu anonimoan, gure profesionalen segurtasuna areagotzeko eskularruak eta maskarak eman zituen".
Asuncionek esker onekok hitzak izan ditu ekintza horren aurrean: "Eskerra eman nahi dizkiogu modu altruistan material hau guztia hain une zailetan eman nahi izan duen pertsona honi".
#GuztiokGelditukoDugu
Bestalde, klinikaren egoera nolakoa den azaldu dute, orain artekoaren urratsak plazaratuz: "Pandemia hasi aurretik, Asuncion Klinikan mobilizatu gara Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendio eta protokoloak jarraituz. Arlo bakoitzeko kideez osatutako talde koordinatzaile batek egin zuen prestakuntza espezializatua, eta haiek arduratzen dira protokoloa zabaltzeaz eta beren arloko zalantza eta arazo guztiak argitzeaz".
Solairuen antolaketa honeta daukate, egun: "Bigarren solairuaren zati batek isolamenduan dauden pazienteei eskainitako eremua hartzen du, eta gainerako pazienteek, oraingoz, gainerako solairua hartzen dute. Laugarren solairuan isolamendu-eremu bat sortu da kategorizatzeko zain dauden pazienteentzat".
Langileak mobilizatuta daudela azaldu dute klinikatik, eta funtzioak berregituratzen ari direla, #GuztiokGelditukoDugu lelopean: "Gure medikuak jada egiten ari dira hurrengo egunetan gerta daitezkeen aparteko beharrei erantzuteko prestakuntzak, bai plantan, bai barne kontsultan. Gainera, zentro periferikoetako erizaintzako langile eta erizain laguntzaile gehienak klinikara joaten ari dira egoera epidemiologiko honetan beren kideei laguntza eta babesa ematera".