Koronabirusa

18 positibo gehiago Tolosaldean

Ataria 2020ko martxoaren 25a

Bidania-Goiatz zerrendan sartu da.

Eskualdeko bi herri gehiagotan daude positiboak; Bidania-Goiatzen eta Adunan. Guztira 81 koronabirus kasu daude Eusko Jaurlaritzak atzoko datuekin zabaldu duen txostenaren arabera, bezperan baino 18 gehiago. 

Eusko Jaurlaritzak zabaldu du jada, egunero osatzen duen txostena, eta horren arabera, atzo 20:00etarako, eskualdean 81 positibo zeuden Tolosaldean. Kasu gehienak Tolosan daude, baina koronabirusean positiboak dituzten herrien artean Bidania-Goiatz eta Aduna daude orain.

Asuncion Klinikari dagokionez, solairuetan ospitaleratuta 10 pertsona daude, eta sei alta eman dituzte, horietako bi ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) zeuden. 

  • Tolosa 44
  • Irura 9
  • Ibarra 7
  • Anoeta 6
  • Amasa-Villabona 6
  • Altzo 2
  • Bidania-Goiatz 2
  • Aduna 1
  • Alegia 1
  • Alkiza 1
  • Asteasu 1
  • Zizurkil 1

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!