Koronabirusa

63ra igo da kutsatuen kopurua

Ataria 2020ko martxoaren 24a

Eskualdean atzo baino sei kasu positibo gehiago daude. Guztira 63 dira koronabirusarekin daudenak, eta herri berri bat gehitu da zerrendara: Alkiza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo 20:00ak bitarteko datuak zabaldu ditu. 

COVID-19-aren inguruko datuak zabaltzen jarraitzen du EAE-ko Osasun Sailak egunez egun. Datu horien arabera, Tolosaldean 63 gaixo daude COVID-19-arekin. Horietatik gehienak Tolosan dira, eta atzo baino bi gehiago daude. Iruran bat gehiago, eta Amasa-Villabonan bi kasu gehitu dira. Hauei, Alkizako positibo bat batu behar zaie.  

Asuncion Klinikako solairuetan ospitaleratuta zazpi pertsona daude, eta bat, ZIU-n dago. Ospitaleratutako batek alta jaso du, eta ZIU-ko bik ere alta jaso dute.   

Gipuzkoa osoan guztira 453 positibo agertzen dira Osasun Sailaren datuetan.

Eskualdeko herrietako positiboak:

Tolosa: 35.
Irura: 7.
Ibarra: 6.
Villabona: 5.
Anoeta: 4.
Altzo: 2.
Alegia: 1.
Alkiza: 1.
Asteasu: 1.
Zizurkil: 1.


Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!