Koronabirusa

Osasun Sailaren arabera hiru positibo gehiago eskualdean, hirurak Tolosan

Ataria 2020ko martxoaren 23a

Atzo 20:00etako datuak zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Eskualdean 57 positibo agertzen dira bertan.

COVID 19-aren inguruko datuak zabaltzen jarraitzen du EAE-ko Osasun Sailak. Gaur, atzo 20:00ak artekoak jakinarazi dituzte. Datu horien arabera, Tolosaldean 57 gaixo daude COVIV 19-arekin. Horietatik gehienak Tolosan. Atzoko datuetatik gaurkoetara, hain justu, igoera Tolosan bakarrik izan da, 3 positibo gehiagorekin.

Asuncion Klinikan ospitaleratuak 6 dira, eta horietatik ez dago inor  ZIU-an.

Gipuzkoa osoan atzo 68 positibo berri izan ziren. Lurralde honetan guztira 380 agertzen dira Osasun Sailaren datuetan.

Eskualdeko herrietako positiboak:

  • Tolosa, 33.
  • Ibarra, 6.
  • Irura, 6.
  • Anoeta, 4.
  • Villabona, 3.
  • Altzo, 2.
  • Alegia, 1.
  • Asteasu, 1.
  • Zizurkil, 1.

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!