Koronabirusa

Eskualdean 54 dira positibo eman duten herritarrak

Ataria 2020ko martxoaren 22a

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eman ditu, atzo zortziak bitarteko datu ofizialak. Tolosaldean, poliki bada ere, goraka jarraitzen dute positiboen kasuek. Horrez gain, gaur eman dute jakitera, apirilaren 12ra bitarte luzatuko dela alarma egoera. 

Eusko Jaurlaritzaren azken datuen arabera, koronabirusean positibo eman dutenak 54 dira eskualdean. Atzo baino bost kasu gehiago dira. Tolosan 30, Ibarran 6, Iruran 6, Anoetan 4, Amasa-Villabonan 3, Altzon 2 eta Alegian, Asteasun eta Zizurkilen kasu banarekin jarraitzen dute.

Euskal Herrian 2.899 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 112 hil dira, eta COVID-19 gaitza izandako 44 pertsona osatu egin dira.

Grafikoak eta informazio guztia Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!