Koronabirusa

Hondakinekin erantzukizunez jokatzeko deia luzatu dute

Ataria 2020ko martxoaren 20a

Anoetako eta Ibarrako udalek erantzukizunez jokatzeko deia egiteaz gainera honako gomendioak eman dituzte:

Etxean norabait isolatuta edo koarentenan badago, ez bereizi eta utzi konfinatutako pertsonak sortutako hondakin guztiak (baita gaixoak eta haren zaintzaileek erabiltzen duten erabili eta botatzeko materiala, eskularruak, musuzapiak, maskarak...) ondo itxitako poltsa batean, eskularruekin maneiatuta.

Poltsa hori bigarren poltsa batean sartuko da (manipulatzeko eskularruak barne), eta poltsaratze bikoitz hori, ondo itxita, hirugarren poltsa batean sartuko da, ondo itxita, etxebizitzan sortutako gainerako hondakinekin, eta azkenik, errefusaren ontzi grisean sartuko da.

Gainerako etxeetan, utzi hondakinak behar bezala, frakzio bakoitza bere ontziaren barruan.

Errefusaren frakzio ahalik eta gehien murrizteko eta Covid19 ez zabaltzeko, orain inoiz baino garrantzitsuagoa da gaikako hondakinen bilketa optimizatzea (papera/kartoia, beira, ontziak eta organikoa) eta dagozkion edukiontzietan uztea. Erabat debekatuta dago hondakinak lurrean uztea.

Behar bereziak izanez gero jarri bi udalekin harremanetan: Anoetaren kasuan, udala@anoeta.eus helbidean edo 943 65 12 00 telefonoan; Ibarraren kasuan, ingurumena@ibarra.eus helbidean edo 943 67 11 38  telefonoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!