Koronabirusa

21 koronabirus kasu Tolosaldean

Ataria 2020ko martxoaren 19a

Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera 21 dira eskualdean koronabirusean positibo eman duten herritarrak. 

Eusko Jaurlaritzak koronabirusari buruzko herriz herriko datuak eman ditu eta 21 dira Tolosaldeko positiboak; 9 Tolosan, 5 Ibarran, 3 Iruran, 2 Villabonan eta bana Asteasun eta Zizurkilen. 

Euskal Herrian berriz, 1.679 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 58 hil dira. COVID-19 gaitza izandako hemezortzi pertsona osatu egin dira. Grafikoak eta informazio guztia, berria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!