Koronabirusa

Modu telematikoan jasoko dituzte klaseak Loatzo musika eskolakoek

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Etxetik ikastaroen jarraipena egiteko modua ahalbideratuko du Loatzo musika eskolak. Ikasleek berdin-berdin jarraitu ahalko dute klaseekin.

Loatzo musika eskolak modu telematikoan mantenduko du jarduera alarma egoerak irauten duen bitartean. Musika eskolako bulegoa martxan egongo da eta klaseen ohiko funtzionamendua mantendu egingo dute, egoerak ahalbidetzen duen neurrian.

Horrela, gurasoekin adostuta, bakoitzaren baliabideen araberako jarraipena egingo da. Musika tailerreko, musika hizkuntzako eta abesbatzako arloetako etxeko lanak bidaliko dira emailez, ikasle bakoitzak klasea duen egunetan. Musika tresnen klaseak berriz, skype, audio grabaketak, whatsapp, bideo deiak eta antzeko baliabideen bidez eskainiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!