Koronabirusa

Eskolen itxiera luzatu du Jaurlaritzak

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Eusko Jaurlaritzak "beste abisu bat eman arte" itxi ditu eskolak. Ohar bat zabaldu du eta esan du "osasun-agintarien gomendioak zorrotz bete behar direla, jardueraren normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko".

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du EAEko ikastetxeetarako ezarritako 14 eguneko itxialdia, luzatzea erabaki duela. Itxialdia hortaz "beste abisu bat eman arte" luzatu du. 

"Gertaeren bilakaera" eta agintariak hartzen ari diren neurriak dira itxiera epea luzatzea erabakitzeko arrazoia, Hezkuntza Sailak ohar batean azaldu duenez. Irakasle, ikasle eta gurasoei aurreko egunetan emaniko gidalerroek indarrean jarraitzen dutela gaineratu dute oharrean. Osasun agintariek emaniko aholkuei zorrotz jarraitzeko eskatzen diete denei, "normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!