Koronabirusa

TAO bertan behera geratu da

Ataria 2020ko mar. 18a, 10:01

Tolosa & Co-k, Ibarrako Merkatari Elkarteak eta Oria Merkatarien Elkarteak egun hauetan zabalik dauden saltokien zerrenda zabaldu dute, beti ere, elkartearen barruan dauden saltokiena.

Tolosako Udalak hiribus zerbitzua murriztea eta TAO bertan behera uztea erabaki du. Autobus zerbitzua 07:30etik 09:00etara ordu erdiro izango da. 09:00etatik 21:00etara, berriz, orduro. Horrez gain, garraio ibilgailuen garbiketa areagotu egingo dute. Erabiltzaileei, berriz, elkarren artean distantzia mantentzea eskatu die.

Lurraldebusek gutxieneko zerbitzuak iragarri ditu, eta ordutegi aldaketak egongo direla iragarri. Informazio guztia www.tsst.infowebgunean zintzilikatu dute.

TAO zerbitzuari dagokionean, udalak alarma egoerak iraun bitartean bertan behera utziko du zerbitzua, «ez daitezen TAO makinak erabili eta herritarrek kotxea soilik beharrezkoa den kasuetan har dezaten».

Azkenik, udalak bertan behera utzi ditu bilera eta batzorde guztiak, eta ebatsi beharreko gaiekin bakarrik egingo dira hil honetako Batzorde Informatiboak, antolakuntzakoak soilik, eta Osoko Bilkura. Bestelako gairik ez dela jorratuko azaldu dute.

Batzordeen bileretara talde bakoitzeko zinegotzi bakarra joango dela iragarri dute, eta talde osoaren izenean emango du botoa. Osoko Bilkura gutxieneko zinegotzien kopuruarekin egingo da, ateak itxita eta prebentzio neurri guztiak hartuta.

MENDIZALEEI DEIALDIA

Euskal Mendi Federazioak oharra zabaldu die herritarrei eta mendizaleei: «Saia gaitezen gure ingurune naturalean jarduerarik ez egiten, gure buruak arriskuan jar ez ditzagun; izan ere, osasun-baliabideak erabiltzea ekarriko luke horrek, eta, une honetan, baliabide horiek behar-beharrezkoak dira herritarrek krisi-garai honetan dituzten premia larriei erantzuteko. Gure ekintzek besteei lagundu edo kalte egin diezaieketela pentsatzeko garaia da. Jar dezagun guztion onura norberarenaren aurretik. Mendiak hortxe jarraituko du, gure zain».

IREKITA DAUDEN SALTOKIAK, TOLOSAN, AMASA-VILLABONAN ETA IBARRAN

Tolosa

ELIKAGAIAK

Super Eko.08:00-13:30 eta 16:30-20:30.

Cocinas Mujika.08:30-14:00 eta 17:00-20:00. Asteburu eta jai egunetan, 09:00-15:00.

Maria Janaridenda.09:00-13:00.

Mariaje Alimentacion.09:00-13:00.

Soronea.09:00-13:30 eta 16:30-20:00.

Itsaslur.09:30-13:30.

Bizziz.09:30-13:00 eta 16:45-20:00.

Dietetica Gorrotxategi.09:30-13:30.

Dietetica Sendabide.09:30-13:30.

Guki.09:30-13:00 eta 17:00-19:00.

OKINDEGIAK

Larramendi Okindegia.07:00-14:00 eta 19:00-20:00. Ogia eta oinarrizko elikagaiak bakarrik.

Gozona.07:00-14:00.

P. Eceiza (Rondilla).07:30-14:00.

Pasteleria Eceiza (San Frantzisko).07:30-14:00.

GARBIKETA

Saberri.10:00-13:00.

HARATEGIAK

Imanol Barriola.08:30-13:30.

Altuna.08:30-13:30.

Arozena.08:30-13:30 eta 16:30-19:30.

Carnicas Alejandro Goya.08:30-13:30.

Iturralde.08:30-13:30 eta 17:00-20:00.

Miren.09:00-13:30 eta 17:00-20:00.

Muñagorri.08:30-13:30.

Otzarreta.08:30-13:30 eta 17:00-20:00.

ARRANDEGIAK

Kaia.09:00-13:00. Larunbatean, 08:30-13:00.

Bacalao Txiki Jai.08:30-13:00 eta 16:30-20:00.

Itsasargi.09:00-13:00.

FRUTA DENDAK

La Huerta.09:00-13:00 eta 17:00-20:00. Eskariak: 943 67 54 66.

San Francisco.09:30-13:30 eta 17:00-20:30.

PRENTSA ETA PAPER DENDA

Babel.08:00-13:00.

Copytec.Eskaerak eta urgentziak: 631 32 22 63.

Mail Boxes.Enpresa bezeroentzat bakarrik.

FARMAZIAK

Edurne Bengoetxea.09:00-13:30 eta 16:30-19:30. Guardia larunbatean, 09:00-22:00.

Cecilia Bronte.09:00-13:30 eta 16:30-19:30.

Iñaki Olarreaga.09:00-13:30 eta 16:30-19:30.

Marta Olarreaga.09:00-13:15 eta 16:30-19:30.

Benefit Parafarmazia.10:00-13:00.

OPTIKA eta PRODUKTU ORTOPEDIKOAK

Argizti (Trianguloa).09:30-13:00.

Opticalia Bronte.09:30-13:00.

ESTANKOAK

Agirre.10:00-13:00.

Zabala.10:00-13:00.

TEKNOLOGIA eta TELEKOMUNIKAZIOAK

Goena.Larrialdiak: 616 99 23 44.

Beotibar.Larrialdiak: 688 62 75 68.

Zumeta.Larrialdiak: 609 58 48 14.

CDI.Larrialdiak: 688 75 83 16.

Euskaltel.09:30-13:30 eta 16:30-20:00.

Lumen.Larrialdiak: 607 77 38 08.

ANIMALIENTZAKO ELIKAGAIAK

Shun-ka.09:30-13:30.

Amasa-Villabona

Musturienea harategia.08:30-13:30.

Labezain okindegia.07:00-14:00.

Lider gozotegia.09:00-13:30.

Basajaun liburudenda.10:30-13:30.

Tinta inprimategia.10:00-13:00.

Villabona optica audiologia.Larrialdiak: 943 111 840.

Farmazia Berria.09:00-22:00.

Sahatsa belar denda.09:00-19:00.

Pepi janaridenda.08:00-13:30 eta 17:00-20:30.

Amasa okindegia.07:00-14:00.

Aranburu ardoak.08:30-13:30.

Kazetaria.05:30-13:00.

Zizurkil elektrizitatea.Larrialdiak: 607 94 07 08/ 607 94 07 06 / 652 77 36 16

Ibarra

Optika Ibarra.Larrialdiak: 638 78 90 47.

Oramahai Makiu.07:00-13:00.

Bikoitz arrandegia .09:30-13:00.

Joakin Tolosa harategia.09:30-13:00.

Bitxori.09:30-13:00.

JM Barriola harategia.09:30-13:00.

Oreka belar denda.09:30-13:00.

Errotatxo okindegia.09:30-13:00.

JB Barriola harategia.08:00-13:30.

Uranga harategia.08:00-13:30.

Ibarburu janaridenda.09:00-13:30 eta 16:45-20:00.

Xabi Errazkin Artola.09:00-13:00 eta 16:30-20:00.

Lurdez liburudenda.09:30-13:00.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!