Jada pandemia edo izurrite modura deskribatu dute Covid-19 edo Koronabirusa delako gaitza. Osasunean ez ezik, eragin izugarria izaten ari da ekonomian ere. Bai kontsumo arloan, turismoan edota burtsan izandako ondorioez aritu gara. Izan ere, biztanleen mugimendua ekidin eta hauek etxetik ahalik eta gutxien mugitze aldera, zenbait neurri hartu dituzte: kultur ekitaldiak bertan behera geratu dira, ohiko turismo leku bisitatuenak itxi dituzte edota herrialde batzuetatik ateratzea debekatu dute. Bestetik, Ibex 35 burtsak, atzo jasan zuen historiako beherakadarik nabarmenena, %14koa hain zuzen.
Bestalde, Europako Itun Berdea ere izan dugu hizketagaia. Europaren erronka handienetako bat, 2050erako klimaren aldetik neutroa den lehen kontinentea bilakatzea da, eta 2030erako isuriak erdira gutxitzea. Europako Itun Berdea asmo handiko neurri-multzoa da, enpresei eta herritarrei trantsizio ekologiko jasangarriaren onurak jasotzea ahalbidetzea helburu duena. Neurri horiek, hasiera batean, politika nagusietarako ibilbide-orri bat izango dute; baina, batez ere, badatorren eraldaketa handi honetan pertsonarik edota eskualderik atzean ez uzteko sortuak dira.