Koronabirusa

'Ataria'-n ere eragin du

Ataria 2020ko mar. 13a, 12:55

'Tolosaldeko Ataria'-n ere izan du eragina koronabirusak. Lantaldeko kideetako batzuk etxetik ari dira lanean eta eskualdeko ia ekitaldi guztiak geratu dira bertan behera.

Koronabirusa dela eta, honen hedapena saihesteko protokoloa ezarri du Atariak. Osakidetzak eman dituen aholku orokorrak jarraituz, 'Tolosaldeko Ataria'-ko langileetako batzuk etxetik ari dira lanean eta lanerako ezinbesteko harremanetan aurrez aurreko topaketak ere saihestuko dira. Zaintza eta lana uztartzeko aukera eskaini ahal izateko hartu da erabakia eta baita hedabideko funtzionamendua bermatzeko ere. Hala ere, unean uneko erabakiak hartuko dira etorkizunera begira. 

'Ataria'-ren asmo eta nahia da koronabirusari eta bestelako gaiei buruzko informazioa ematen jarraitzea eta ohiko argitalpenekin jarraitzea, nahiz eta osasun krisi honek eragin handia izan duen aktualitate informatiboan. Era berean, webgunea eguneratzen ariko da une oro, ahal den neurrian. Irratian berriz, momentuz, euskal musika bakarrik entzungo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!