"Saretzen jarraitu behar dugu"

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Aiztondoko mugimendu feministak martxoaren 8aren inguruko balorazioa egin du eta datozen egunotarako ekitaldiak iragarri ditu honako ohar honetan:

"Aiztondoko Mugimendu feministak balorazio positiboa egiten du orain arte martxoan zehar aurrera eraman diren ekintzez. Pauso bat haratago eman dugula deritzogu zeren lehen genuen gutxieneko kontaktutik gehiagora pasatu gara martxo osorako egitaraua egitera iritsi arte. Hala ere, esan beharra dago beste hamaika pauso egiteke ditugula eta saretzen jarraitu beharra dagoela.

Gehigarri, Aiztondotik harago, aurtengoan Tolosaldeko saretzean pauso bat gehiago eman da. Herri desberdinetako mugimendu feminista desberdinak batu eta esaterako, martxa antolatuz, non, harremanak sustatzeko oso baliagarri izan den. Honek, batu eta antolatzen jarraitzeko indar handiak eman dizkigu.

Honekin batera, emakumeok* bakarrik parte hartzeko martxoaren 8an eginiko giza katea azpimarratu nahiko genuke. Gure helburua Villabona eta Zizurkilgo zubiak elkartzea izan da eta hori lortu dugula esan dezakegu. Bertan, emakumeok* batzea, antolatzea, ahalduntzea, boteretzea aldarrikatu nahi izan dugu, baita lortu ere!  

Zorionak Aiztondoko emakumeoi*!".

Hauek datozen egunotarako iragarritako ekitaldiak:

Martxoak 13 – Asteasu – Zinegoak festibaleko film proiekzioa 19:00etan udaletxean.
Martxoak 14 – Zizurkil – Emakumeen irteera Oñatira 9:15ean Herrigunetik eta Elbarrenatik abiatuta (bertan behera).
Martxoak 16 – Villabona – Nerea Barjolaren hitzaldia 19:00etan Subijanan.
Martxoak 17 – Aduna – Ahizpatasun hariak dokumentala 19:00etan liburutegian (bertan behera).
Martxoak 23 – Zizurkil – Zinegoak festibaleko film proiekzioa 19:00etan liburutegian.
Martxoak 27 – Larraul – Fabricando mujeres zine foruma 21:30ean kulturunean.

(Ekitaldia hauek bertan behera geratu daitezke koronabirusa prebenitzeko neurriengatik)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!