Koronabirusa

Aiztondo Klasika, musika eskolak, kirol aktibitatea eta kiroldegiak bertan behera edo itxita

Ataria 2020ko martxoaren 12a

Usabal kiroldegia bihartik martxoaren 29ra itxita egongo da. Eskola kirola ere bertan behera geratu da, baita Gipuzkoako Federazioaren baitako kirol aktibitatea ere. 

Loatzo musika eskolaren klaseak bertan behera geratu direla azaldu dute, eta Tolosako Musika Eskolak ere ateak itxiko ditu. Alegiako Kultur Etxetik gauza bera azaldu dute. Bestalde, igandean jokatzekoa zen Aiztondo Klasika bertan behera geratu da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!