Erretirodunen elkarteak
Erretirodunen elkarteak ere denbora baterako ixteko agindua eman du Osasun sailak. Hala eta guztiz ere, Nekane Murga sailburuaren esanetan, egoera aldakorra da eta neurriak eguneratzen joango dira, egoeraren arabera. Erabakiak eskualdeko erretirodunen topaguneei eragiten die. Horrez gain, Alegian, adibidez, Txintxarrien martxak behin behinean bertan behera geratu dira.