Danok Danena taldekoak garaile, Federazioen Arteko Txapelketan

Ataria 2020ko martxoaren 11

Danok Danena halterofilia taldekoek ekin diote aurtengo denboraldiari. Otsaila bukaeran parte hartu dute Liga Nazionaleko I. Jardunaldian eta Federazioen Arteko Txapelketan.

Liga Nazionaleko I. Jardunaldian A taldetik Xabier Amonarrizek parte hartu zuen, B taldetik Igor Sasiain, Asier Gallego, Gorka Endjilo, Jon Kepa Kortajarena, Jon Rodriguez eta Pablo Ucero, eta C taldetik Andres Rubiños, Aitor Tecedor, David Morales, David Rubio eta Ioan Laver.

Federazioen Arteko Txapelketan Gipuzkoa izan zen txapelduna gizonezkoetan, taldea osatzen zuten pultsulari guztiak Danok Danekoak izanik: Mikel Alvarez, Ekaitz Kortajarena, Alejandro Tomas, Jon Sasiain eta Jon Ander Iriarte. Banakakoetan Mikel Alvarez izan zen txapelduna eta hirugarren postua Ekaitz Kortajarenarentzat izan zen. Pultsulari horiek guztiek Liga Nazionalean A taldean lehiatzeko puntuak lortu zituzten.

Emakumezkoen Gipuzkoako taldea ere Danok Danenako pultsulariek osatu zuten: Naiara Madrid, Nalu Herranz eta Alazne Gomez. Bi pultsulari falta zitzaizkien talde osoa egiteko, eta bigarren geratu ziren Bizkaiaren atzetik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!